Hainbat lekutako tren txikiak ikusgai daude Iraetan

Iraia Oteiza 2026ko ekainaren 20a

X. Trenen Topaketa ospatzen ari dira gaur, zapatua, Iraetako tren txikien zirkuituan, eta Euskal Herriko nahiz Espainiako txoko ezberdinetatik ekarritako trenak ikusgai daude. 

Tren Topaketa egin dute hamargarrenez Iraetan, Iraetako Trenak elkarteak antolatuta. Aurreko urteetan bezalaxe, Iraetako tren zirkuituan elkartu dira Euskal Herriko nahiz Espainiako 60 bat zale inguru, eta haien tren txikiak ekarri dituzte Iraetara, topaketan erakusteko. 

Goizean trenen erakusketa egin dute eta trenen gainean ibiltzeko aukera izan dute hala nahi izan duten herritarrek ere. Eguerdi partean elkarrekin bazkaldu dute zaletu guztiek, eta arratsaldean ere, 19:00ak bitartean, berriro trenen gainean ibiltzeko aukera egongo da.

(Argazkiak: Maddi Txintxurreta)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide