Zestoako Musika Bandak eta Ertxiña musika eskolako ikasleek kontzertua emango dute ostiral iluntzean Euskal Herria plazatxoan, 22:30ean hasita. Aurrez, baina, herria girotzeko, kalejira egingo dute, 19:00etatik aurrera. Beñat Etxabe zuzendariaren gidaritzapean ariko dira denak.
Filmetako musika bandak joko dituzte kontzertuan, filmetako irudiak botako dituzten bitartean. Honako kanta hauek joko dituzte: F. Bernaertsen Ghostbusters, J. Bocooken Selection from Moana, J. Brubakerren Band of Brothers Symphonic Suite, S. O'Loughlingen The Ludlows, J. Mossen Highlihts from Ratatouille, M. Brownen Highlihts from La La land, J. Valtaren Madagascar eta H. Hummelsen F1 Theme.