Gukakide

Gukakideek Lili jauregiko sekretuak ezagutu dituzte 'Lilitarren Ohorea' antzezlanaren bidez

Erredakzioa 2026ko ekainaren 17a

Joan den ekainaren 7an, Gukako bazkideek, senideek eta lagunek hitzordu berezia izan zuten Lili jauregian. Doako bisita gidatu bati esker, bertaratutakoek 'Lilitarren Ohorea' antzezlana bertatik bertara gozatzeko aukera izan zuten, jauregiaren historia eta garai bateko bizimodua modu guztiz didaktikoan eta dibertigarrian ezagutuz. Ekintza hori Gukakide izateagatik eskaintzen diren abantailen barruan antolatu zuen Gukak.

Saretzen jarraitzeko aukera

Goiz osoan zehar giro bikaina izan zen nagusi. Historia eta kultura ezagutzeaz gain, topaketa horrek bailarako komunitatea indartzeko eta bazkideen arteko harremanak estutzeko balio izan zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide