Zestoako Ertxiña musika eskolako ikasleek ikasturte amaierako jaialdia egin zuten atzo, asteartea. Udaletxe azpiko arkupeetan egin zuten emanaldia, 18:30ean hasita, eta urte guztian zehar ikasitakoak plazaratu zituzten hainbat eta hainbat ikaslek. Giro ederra sortu zen, eta astearte arratsaldea alaitu zuten kantu eta doinu artean.
(Argazkiak: Utzitakoak)