Final laurdenetara iritsi da Zestoako Txokoko Txapelketa

Ihintza Elustondo 2026ko ekainaren 16a

Txokoko Txapelketako partida bat, joan zen astean. (Oier Arregi)

Hamasei bikote hasi ziren lehian, baina zortzi bikotek jarraitzen dute. Aste honetan eta datorrenean ligaxka eran jokatuko dituzte fase berriko lehiak, eta uztailaren 3an izango da finala. 

Zestoako Txokoko Txapelketa final laurdenetara iritsi da. Lehiari ekin ziotenean, guztira hamasei bikote ziren, baina orain, zortzi bikotek jarraitzen dute lehian. A eta B taldeak ligaxkak jokatuko dituzte aste honetan eta datorrenean, eta azken fasera iristen direnek uztailaren 3an jokatuko dute finala. 

A taldean, bikote hauek lehiatuko dira: Oier-Oier, Jokin-Jon, Aner-Muno eta Ander-Xela. B taldean, bestalde, honako bikote hauek ariko dira: Xaxi-JV, Irure-Liam, Arrita-Kix, Josu-Josu. Talde bakoitzeko bikote guztiek elkarren aurka jokatuko dute datozen bi asteetan, eta onenak iritsiko dira final handira. 

Atzo, astelehena, jokatu zituzten final laurdenetako lehen partidak, eta hauek izan ziren emaitzak: Oierrek eta Oierrek 30 eta 20 irabazi zieten Munori eta Anerri, eta Xabatek eta JV-k 30 eta 18 Arritari eta Kixkurrari. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide