Errepide ondoko horma konpontzen hasi dira Arroabea eta Itziar artean

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 16a

Hautsitako horma zatia.

Martxoaren 17an erori egin zen errepide ondoko horma zatia, eta urgentziazko egonkortze lanekin hasi da gaur Eusko Jaurlaritzaren Eusko Trenbide Sarea. Obrak tarteko, semaforoa jarri dute, trafikoa txandaka bideratzeko. Hiru hilabete beharko dituzte horma berritzeko.

N-634 errepidean, Arroabetik Itziarrerako norantzan, errepide ondoko horma konpontzeko lanekin hasi da Eusko Jaurlaritzaren Eusko Trenbide Sarea. Martxoaren 17an erori egin zen horma zati hori, eta urgentziazko egonkortze lanekin hasi dira gaur. 

Obra horiek tarteko, Arroabetik Itziarrerako bidean, 31.160 kilometro puntuan, semaforoa jarri dute, trafikoa txandaka bideratzeko eta lanak segurtasunez gauzatzeko. Obrak hiru hilabeteko epean amaitzea aurreikusten dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide