Tren txikiak gustuko dituzten herritarrek hitzordu berezia izango dute larunbatean Iraetan: Iraetako Trenak elkarteak hamargarren aldiz antolatu du Tren Topaketa. Elkarteko kideek azaldu duenez, 60 bat zale inguru elkartuko dira topaketan.
Urtero legez, Iraetako tren zirkuituan elkartuko dira zaleak, eta Euskal Herriko nahiz Espainiako hainbat lekutako trenak izango dira ikusgai 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Gainera, hala nahi duten herritarrek tren txikietan ibiltzeko aukera izango dute.