Zestoako Irakurle Gazteen Klubean izena emateko epea irekita dago

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 12a

Zestoako Irakurle Gazteen Klubekoak. (Zestoako Udala)

Izena emateko ekainaren 30a baino lehen Zestoako Liburutegra joan beharko da. LH3, LH4, LH5, LH6 eta DBH1 mailakoekin osatu nahi dituzte Irakurle Gazteen Klubeko taldeak. Doan da parte hartzea eta irailean zehaztuko dituzte taldeen datak eta ordutegia.

Datorren ikasturterako Zestoako Irakurle Gazteen Klubean izena emateko epea zabaldu dute. Parte hartzeko izena ekainaren 30erako eman behar da Zestoako Udal Liburutegian. Datak eta ordutegiak irailean zehaztuko dituzte. Doako ekintza da, eta gaztetxoek irakurriko dituzten liburuak lortzeaz Liburutegia arduratuko da.

Gaur egun bi talde ditu Irakurle Gazteen Klubak: bata, LH3-4 mailetakoena, eta bestea, LH5-6 mailakoena. Datorren ikasturtean, ordea, LH3tik DBH1 mailakoekin osatu nahi dituzte irakurle taldeak. Hau da, LH3-4koen saioak urritik apirilera bitartean egin nahi dituzte, hiru astean behin elkartuta, eta LH5-6 eta DBH1ekoenak urritik maiatzera, hilean behin elkartuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide