Zestoako Agiro mendizale taldeak irteera antolatu du Askizuko aterpetxera, DBHko ikasleei zuzenduta. Uztailaren 11-12ko asteburuan egingo dute ibilaldia: larunbatean, Zestoatik oinez joango dira Askizura, eta gaua Askizuko aterpetxean igaroko dute; igandean, berriz, Askizutik Zarautzera oinez joango dira, hondartzan bainua hartuko dute gero, eta Zestoara itzuliko dira autobusez.
Irteeran parte hartu nahi dutenek 30 euro ordaindu beharko dute, eta diru laguntzak jasotzen dituztenek doan izena eman ahalko dute. Gaztelekuan eman beharko da izena, ekainaren 19a baino lehen.