Alde Zaharra ibilgailuentzat itxita egongo da astelehenetik aurrera

Andoni Elduaien 2026ko ekainaren 11

Zestoako Okerra kalea. (Zestoako Udala)

Irailaren 30era arte ezarriko du udalak debeku hori. Oinezkoei lehentasuna ematea, Alde Zaharra biziberritzea eta haurren segurtasuna bermatzea dira udalak neurri horren bidez lortu nahi dituen helburuak.

Zestoako Udalak herriko kasko historikoa itxiko du aurtengo udan ibilgailuentzat. Datorren astelehenetik irailaren 30era arte ezarriko du erakundeak debeku hori. Dena den, zamalanetarako-eta zabalik izango da Alde Zaharra zenbait orduz. Astegunetan, 07:15etik 14:00etara irekita egongo da, baina ordu horretatik aurrera itxi egingo dute egunero.

Udalak azaldu duenez, neurri horren bidez oinezkoei lehentasuna ematea, herrigune historikoa biziberritzea eta haurren segurtasuna bermatzea lortu nahi dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide