Zestoako Futbol Taldea jokalari bila dabil hurrengo denboraldirako

Ihintza Elustondo 2026ko maiatzaren 29a

Iraetako futbol zelaia. (Maddi Txintxurreta)

Klubak adierazi du hainbat taldetan dagoela lekua, eta deialdi berezia egin die neskei. Izena ematera animatu ditu herritarrak. 

Zestoako Futbol Taldeak jakinarazi du jokalari berriak bilatzen ari dela datorren denboraldirako. Klubak adierazi du hainbat taldetan dagoela lekua: infantil mutilenean (2013-2014 jaiotakoak), kadete mutilenean (2011-2012 jaiotakoak), senior mutilenean (2007a baino lehen jaiotakoak), infantil neskenean (2013-2014an jaiotakoak), kadete neskenean (2010-2011-2012an jaiotakoak) eta senior neskenean (2009a baino lehen jaiotakoak).

Nesken kasuan, deialdi berezia egin du Zestoako Futbol Taldeak, eta horiek animatu nahi ditu futbola probatzera. Klubak Futbol Eskola ere badauka 8 urtetik gorako haurrentzako, eta bertan ere izena eman dezake nahi duenak. Izena eman nahi dutenek lotura honetan egin dezakete. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide