Hamar upategitako ardoak dastatu ahal izan dira Zestoako XI. Laiak ardo dastaketan

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 23a

Fundizio Fest jaialdiarekin bat eginda, XI. Laiak ardo dastaketa izan da gaur Zestoako kiroldegiko aterpearen itzalpean. Jende asko batu da dastaketara, eta edaria laguntzeko pintxoak jateko aukera ere izan dute bertaratutakoek. Arratsaldean, Fundizio Festeko musika emanaldiekin segituko du festak.

XI. Laiak Ardo Dastaketa egin da gaur 12:30etik 14:30era bitartean Zestoako kiroldegiko aterpean. Beroari aurre egiteko aterpearen itzala izan dute lagun ardo dastaketan bildutakoek. Hamar upategitako ardoak dastatzeko aukera egon da aurtengoan, eta hainbat saltokik pintxoak ere eskaini dituzte. Giroa, berriz, Ustekabe txarangakoek animatu dute.

Aurtengo ardo dastaketa Fundizio Festaren barruan egin da, eta jaialdiko kontzertuak arratsaldean izango dira.

Honakoa da gaur arratsaldeko egitaraua:

  • 17:30. Arima eta Mihise taldeak, Gaztetxean.
  • 20:00. Argizulo Dub Station eta Eira, Beñaranks eta Fundizio Crew, plazan.
  • 22:00. Min eta Burutik, plazan.
  • Ondoren, HGS, Costmix eta 3re, plazan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide