Lili jauregia ezagutzeko bisita gidatua Gukakideentzat

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 19a

Gukak, bere bazkideei abantailak eskaintzen jarraitzeko asmoarekin, doako bisita gidatua antolatu du Zestoako Lili jauregia ezagutzeko.

Ekainaren 7an, Lilitarren Ohorea izeneko bisita izango da Gukakideentzat Zestoan. Hitzordu horretan, Lili jauregia nolakoa den ikusteaz gain, XVII. mendera bidaiatuko dute bisitariek (1678. urtera, zehazki). Andre Madalenek, monologo dramatizatu baten bidez eta hango pertsonaiekin batera, bere arbasoak nola bizi ziren erakutsiko du.

Lili jauregiaren ezaugarriengatik, taldeak hamar lagunera mugatuta daude. Beraz, Gukakideek senitarteko bakarra eramateko aukera izango dute.

Xehetasunak:
  • Eguna: Ekainak 7, larunbata.
  • Ordua: 11:30ean.
  • Lekua: Zestoako Lili jauregia.
Izen ematea:

Izena eman nahi dutenek, sakatu beheko botoia eta bete galdeketako datuak. Ondoren, Guka zuetako bakoitzarekin jarriko da harremanetan xehetasunak zehazteko.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide