Ostiraleko dantza eta trikiti jaialdien ondoren, zapatuan ere pilotalekutik irten gabe ospatu zituzten Arroabean sanisidroetako ekitaldiak.
Goizean, Txepetxa aisialdi taldearen eskutik jolasak egin zituzten haurrek. Arratsaldean, helduak aritu ziren jokoan, bingoarekin. Eta bingoko sariak banatuta, Mariaren kutxa magikoa magia ikuskizunarekin gozatu zuten denek.
(Argazkiak: utzitakoak)