Galbahe taldeak kontzertua emango du maiatzaren 24an Zestoan

Ihintza Elustondo

Galbahe musika taldeko kideak.

Literatura eta musika uztartzen dituen emanaldia Kultur Etxean izango da, 19:00etan. Sarrerak salgai daude Portake kultur elkartean.

Gotzon Barandiaranen Galbahea poema liburuko kantak oholtza gainera eramateko sortutako taldea da Galbahe, eta maiatzaren 24an, igandea, Zestoan izango da. Hain zuzen ere, Kultur Etxean eskainiko du taldeak emanaldia, 19:00etan hasita. Dagoeneko salgai daude sarrerak, Portale kultur elkatean, 10 euroan. 

Honako kide hauek osatzen dute Galbahe taldea: Lander Bilbao (ahotsa, gitarra), Mariana Blanco (biolina), Rafa Rueda (baxua, gitarra, teklatuak), Urdin Baraiazarra (mandolina), Uxue Garcia (biolina) eta Gotzon Barandiaran (ahotsa). Guztien artean, literatura eta musika uztartzen dituen proposamena oholtzaratuko dute Zestoan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide