Zestoako eta Elizondoko (Nafarroa) musika bandek elkartrukeko kontzertua eskaini dute gaur, zapatua, Euskal Herria plazatxoan. Iaz, 115. urteurrena zuela-eta, Zestoako Bandak prestatu zuen ospakizun ekitaldien zerrendako lehendabizikoa izan zen Elizondora eginiko irteera. Gaur, elkartrukearen lehen atal hartatik urtebete pasara, Zestoan izan dira Baztango musikariak, etxekoekin batera aritzeko.
Bi bandak kalejiran ibili dira lehendabizi, eta 12:30ean hasi dute kontzertua. Aurrena, etxekoek eskaini dute emanaldia. 1492 Conquest of Paradise (Vangelis), Mountain Moments (Luis Carlos Neves Serra), The Ludlows (James Horner) eta Azken Agurraren Negarra (Gorka Knörr) abestiak jo dituzte. Ondoren, Elizondoko Bandaren txanda izango da, eta hiru lan hauek jo dituzte: Breakfast Melody (Ben Harmhoust), Oregon (Jacob de Haan) eta Indiana Jones (John Williams). Kontzertuaren amaieran, bi taldeek Zestoako bi pieza kuttun jo dituzte: Ertxina (Esteban Velasco) eta Zestoa (Candido Beristain).
(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)