Bihar zortzi, maiatzaren 15ean, kontzertua eskaintzekoa zen Kalakan taldea Zestoan, baina Zestoako Udaberri Kulturalaren barruan iragarritako emanaldi hori ekainaren 20an izango da, azkenean. Ikuskizun eta ekitaldien sektoreko teknikariak grebara deituta daude maiatzaren 15erako, eta horregatik erabaki dute Kalakanen kontzertua atzeratzea.
Horrenbestez, Zestoako Udaberri Kulturalaren egitarauko azken hitzordua izango da Kalakanena. Horren aurretik, Fundizio Fest musika jaialdia egingo dute herrian maiatzaren 23an, eta Bidasoatik harago emanaldia eramango dute San Lorentera Xabi Solanok eta Jon Garmendia Txuria-k ekainaren 6an.