Asteburuan ospatuko dituzte santakutzak Ibañarrietan

Mailo Oiarzabal 2026ko maiatzaren 4a

Herri kirol erakustaldia Ibañarrietan, 2024ko santakutzetan. (Nerea Uranga)

Larunbat arratsaldean egingo dute aurtengo zapo jokoa. Igandean, berriz, meza ondoren egingo dute herri kirol erakustaldia.

Santa Kutz egunaren eta Zestoako jaien ondorengo asteburuan ospatuko dituzte aurten santakutzak Ibañarrietan.

Hiru hitzordu jaso dituzte aurtengo festa egitarauan. Horrela, zapatu arratsaldean egingo dute Ibañarrietako jaien ikur bihurtu den zapo jokoa, eta horixe izango da maiatzaren 9ko hitzordu bakarra. Igandean, berriz, mezarekin hasiko dute eguna, eta horren ondoren izango da jaien azken ekitaldia, herri kirol erakustaldia: Jon Unanue Goenatxo III.a eta Xabier Aranburu Guzta ariko dira harri jasotzen; eta aizkoran, Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño.

Egitaraua

Maiatzak 9, larunbata

  • 19:00. Zapo jokoa, Urtain plazan.

Maiatzak 10, igandea

  • 12:00. Hitzaren liturgia elizkizuna, Santo Kristo ermitan.
  • 13:00. Herri kirol erakustaldia, Urtain plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide