Jurgi Ekizak kontzertua eskainiko du ostiralean, hilak 17, Portale tabernako terrazan, 19:00etan hasita. Otsailean aurkeztu zuten Zestoako Udaberri Kulturalaren barruan eskainiko du Ekizak emanaldia.
Willis Drummond taldeko abeslariak eta gitarristak taldearen etenaldia baliatu du Argitzala izeneko bere bakarkako bigarren lana prestatzeko. Hain zuzen ere, disko berria aurkeztuko du Zestoako emanaldian, baina modu berezi batean: eszenatokian bakarrik eta formatu intimoagoan. Rock doinu ezagunetatik haratago, Ekizaren sorkuntza pertsonalagoak entzun ahal izango dira ostiraleko kontzertuan.