Estazioko aparkalekua autokarabanen erabilerarako arautzeko eta ibilgailu horientzat beste eremu batzuk mugatzeko ordenantzat onartu zuen udalak otsaileko udalbatzarrean. Orain, ordeznantza horren gaineko azalpenak emateko eta egon daitezkeen zalantzak-eta argitzeko bilera irekia deitu du, herriko autokarabana jabeei zuzenduta.
Datorren ostegunean, apirilaren 16an, egingo dute bilera hori, Alonderon, 18:00etan hasita.