Udaberrian ere egingo dituzte Zestoan esku pilotan trebatu nahi duten jatorri arabiarreko neskentzako topaketak, Naroa Agirrek martxan jarritako egitasmoaren barruan.
Hain zuzen ere, martxoan eta apirilean ordubeteko bina saio egingo dituzte, kiroldegiko pilotalekuan, etzi egingo dutenarekin hasita. Hau da lau saio horien egutegia eta ordutegia:
- Etzi, larunbata, martxoaren 14a, 10:00etatik 11:00etara.
- Martxoaren 27a, ostirala, 18:00etatik 19:00etara.
- Apirilaren 18a, larunbata, 10:00etatik 11:00etara.
- Apirilaren 25a, larunbata, 10:00etatik 11:00etara.
Saio horietan pare hartu edota informazio gehiago nahi duten neskek irekita dituzte izena emateko bideak: kiroldegia@zestoa.eus helbidera idatzi edo 943-14 79 42 telefono zenbakira dei dezakete.