Korrikarako prestatzeko saioa egingo dute ostegunean Zestoan

Mailo Oiarzabal 2026ko martxoaren 10a

Korrika Txikia Zestoan, 2024an. (Mailo Oiarzabal)

Ander Iribarrek gidatuko du bereziki kirola egiteko ohiturarik ez dutenekin pentsatuta baina edonorentzat irekita egongo den entrenamendu saio "dibertigarria", eta Agirokoek gidatuko dituzte beroketa lanak.

Hilaren 25ean Arroabetik eta 28an herrigunetik, bitan igaroko da aurten Korrika Zestoako lurretatik. Bi egun horietan zein bezperetan hainbat ekintza izango dira herrigunean nahiz auzoetan, baina baita aurretik ere. Izan ere, euskararen aldeko ekimen korrikalari erraldoia herrira iritsi aurretik "giroa sortzeko eta herritarrak animatzeko" entrenamendu saio berezia eta "dibertigarria" antolatu du Zestoako AEK-k ostegunerako, martxoak 12.

Ander Iribarrek (Orbel Explore) gidatuko du bereziki kirola egiteko ohiturarik ez dutenekin pentsatuta baina edonorentzat irekita egongo den entrenamendu saioa, eta Agirokoek gidatuko dituzte aurreko beroketa lanak. 18:00etan egin dute etziko hitzordua, Gisasola zahar etxearen aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide