Zestoako Udaberri Kulturala egitarauko bigarren hitzordua eta lehen kontzertua ostiral honetan izango dira, herriko elizan, 19:00etan.
Musika klasikoaren egile ezagunen musikarekin beteko dute parrokia Alexandre Da Costa biolin jotzaile quebectarrak eta Josu Okiñena piano jotzaile andoaindarrak, euskal musika klasikoa nazioarteko errepertorioarekin bateratzen duen Batura zikloaren VI. aldiaren barruan eta Aita Donostiaren omenez eskainiko duten kontzertuan. Vitaliren Chacona, Txaikovskiren Sérénade mélancolique, Guridiren Canción / Improvisación, Aita Donostiaren Dos romanzas para violín y piano, Ravelen Berceuse sur le nom de Gabriel Fauré, Albenizen Tango, Brahmsen Sonatensatz eta Bock-en Fiddler on the roof dira Da Costak eta Okiñenak Zestoan eskainiko duten errepertorioan ageri diren pìezak.