Zestoako Udalak antolatzen dituen udaleku ireki, kirol udaleku eta uda gazteko udalekuetarako koordinatzaileak eta begiraleak kontratatzeko deialdia egin dute. Hain justu lau lan poltsa osatzeko lehiaketa deitu du udalak, honakoak dira horiek: udaleku irekietako begiraleen lan poltsa, udaleku irekietako koordinatzailearen lan poltsa, kirol udalekuetako eta uda gazteko begiraleen lan poltsa eta kirol udalekuetako eta uda gazteko koordinatzailearen lan poltsa.
Kontratatuko dituzten aisialdiko begirale eta koordinatzaileek ekainetik uztailera bitartean izango dituzte lanaldiak deialdiaren arabera, eta lan poltsetan izena emateko 16 urte baino gehiago izan behar dira. Oinarriak eta baldintzak gaur argitaratuko dituzte Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta gaurtik hasita hogei laneguneko epea egongo da lan poltsetan izena emateko.
Lan poltsetarako bete beharreko eskaera orria honako loturan lor daiteke.