Zestoan azken 15 urteetan egindako lana azalduko du Malen Etxeak

Ane Olaizola

Malen Etxearen hitzaldi bat, artxiboko irudi batean. (Maria Maya Manterola)

Zahartzaroa Zainduz Zestoan elkarteak prestatu du hitzaldia datorren asteazkenerako, eta etxeko langile egoiliarren eskubideen alde lan egiten duen elkarteko kide Silvia Carrizok eskainiko du. 

Malen Etxea emakume migratzaileen elkarteak hamabost urte daramatza Zestoan lanean, eta taldeak herrian egin duen ibilbidea kontatzeko hitzaldia antolatu du Zahartzaroa Zainduz Zestoan elkarteak (3Z) datorren asteazkenerako. 

Malen Etxea: 15 urte Zestoan izenpean, Silvia Carrizo elkarteko kideak eskainiko du hitzaldia, 18:30ean, Alonderon, eta azken urteetan Zestoan egindako lana izango du hark hizketagai. Izan ere, etxeko langile egoiliarren eskubideen alde lan egiten duen elkarteak haientzako harrera etxeak ditu, besteak beste, Zestoan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide