Idiakaitz taldeko kideen txistuek sartu dute Zestoa Zoroperi egunera, eta momentu horretatik aurrera, jendearen joan-etorria etengabea izan da herriko plazan nahiz Laranjadin. Garai bateko zumezko saski askorik ez da ikusten jada, baina antzeko produktuak gordetzen dituzte egungo telazko poltsek: barazkiak, fruituak, ogiak eta gozoak harrapatu dituzte herritarrek plazako postuetatik, eta artisauek egindako lanak Laranjadikoetatik.
Hotz baina ateri esnatu da Zestoa; gehiago ezin zaio eskatu abendu bukaerako azoka egun bati. Segurako talogileek jarritako postuari esker epeldu dituzte batzuek sabelak, eta beste batzuk dantzan berotu dituzte gorputzak, Ertxiña musika eskolakoekin kalejira lehenik, eta Itxaropena taldekoei begira gero.
Eguerdira arteko ekitaldiak bukatzeko 34. Barazki eta Fruta Lehiaketako, Urolako 26. Ezti Lehiaketako eta Zestoako 25. Sagardo Txapelketako sariak banatu dituzte plazan. Honakoak izan dira sarituak:
Barazki lehiaketa:
- saria: Etxagueazpikoa baserria, Karmen Etxeberria. Bergara (Gipuzkoa).
- saria: Aritzaga baserria, Ezozi Etxeberria. Soraluze (Gipuzkoa).
Barazki ekologikoaren saria:
- Untzilla baserria, Jose Lonbide. Aretxabaleta (Gipuzkoa)
Fruta lehiaketa:
- saria: Mugarrieta baserria, Andoni Aizpuru. Errezil.
- Errezil sagar onenaren saria: Mugarrieta baserria, Andoni Aizpuru Errezil.
- Ondoen aurkeztutako postua: Aritzaga baserria, Ezozi Etxeberria. Soraluze (Gipuzkoa).
Zestoako sagardo lehiaketa:
- saria: Etxeberri baserria, Arroa.
- saria: Larratzabal Berri, Arroa.
- saria. Larratzabal Goikoa, Arroa.
Ezti lehiaketa:
- saria: Igor Odriozola (Zestoa).
- saria: Xabier Galarraga (Zarautz).
- saria: Mikel Erkiaga (Endoia)
Arratsaldean festak segida izango du Zestoako Zoroperi egunean. Hona arratsaldeko egitaraua:
- 14:30. Baba jana, Gaztetxean.
- 17:15. Denok kiroldegira kalejira txarangarekin.
- Ondoren, herri kirol eta pilota jaialdiak, Abantzu pilota elkarteak antolatuta, kiroldegian. Ekitaldian, Naroa Agirreri eta Jon Alberdiri esker ona adieraziko diete. Harri jasotzea, zaku eramatea eta lokotx biltzea, Abantzu eta Zestoa taldeen artean. Gero, Udane eta Elene Ostolaza harri jasotzen. Pilota partida: Txapei-Aizpuru eta Sasiain-Elizegi.
- 18:00. Magiklown magia eta pailazo ikuskizuna, Kultur Etxean.
- 19:15. Bertso poteoa Amets Arzallus eta Aitor Salegi bertsolariekin, Erniarraitz elkarteak antolatuta.
- 19:30 eta 22:30. Obaneuke erromeria taldea.