Indarkeria matxistaren kontrako genealogiaz aritu da Elene Lopetegi Zestoan

Mailo Oiarzabal 2025eko azaroaren 20a

Elene Lopetegiren hitzaldia, atzo, Alonderon. (Maddi Txintxurreta)

Zestoako Mugimendu Feministak Azaroaren 25aren atarian antolatutako bigarren saioa egin zuten atzo Alonderon. Gaur, Garen piztiaz beste. Hitz egin liteke transfeminismoaz? aurkeztuko du Lopetegik Zarautzen, Iñi Etxezarretarekin batera. 

Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren atarian antolatutako bigarren hitzordua izan zuten atzo Alonderon. Zestoako Mugimendu Feministak antolatuta, EHko genealogia indarkeriari eta protokoloei dagokienean eta egungo aurrerapauso eta korapiloak hitzaldia eman zuen Bilgune Feministako Elene Lopetegik, Euskal Herriko mugimendu feministak indarkeria matxistari aurre egiteko estrategietan izandako bilakaera hizpide hartuta.

Azaroaren 25ean bertan, datorren asteartean, 18:30ean plazatik abiatuta egingo duten manifestazioa izango da Zestoako Mugimendu Feministak deitutako hurrengo ekintza.

Gaur, Zarautzen

Lopetegi, berriz, Zarautzen izango da gaur, Lerroarte literatura txokoaren saioan.

Garen piztiaz beste. Hitz egin liteke transfeminismoaz? liburua ondu du, Iñi Etxezarretarekin batera, Lopetegik, eta biak izango dira Arranoko bunkerrean, 18:30etik aurrera, liburua aurkezten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide