Gabonetako ekitaldiak antolatzeko lehen bilera egingo dute Arroabean

Ane Olaizola

Errege Magoen kabalkadaren egunean oparia jasoko duten haurren gurasoei dei egin die bilerara azaltzeko. Ostegunean bilduko dira, Elkargunean. 

Gabonetan Arroabean gauzatuko dituzten ekitaldiak antolatzen hasteko aurreneko bilera egingo dute ostegunean, hilaren 13an Elkargunean. 18:30ean hasita. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, lantaldeak osatuko dituzte, eta "garrantzitsua" izango da Errege Magoen kabalkadaren egunean oparia jasoko duten haurren —HH2tik LH4. mailara artekoek jasoko dituzte opariak— gurasoak bilerara joatea. Dena den, argitu dute interesa duen edonork parte har dezakeela bileran. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide