Zestoako Mendi Astearen baitan, umeek egiteko moduko txangoa antolatu du Agiro mendi klubak. 09:30ean abiatuko dira kiroldegitik, eta Ertxiña mendiari itzulia emango diote, 7,4 kilometroko ibilbidea osatuz. Bidean, Akoa, Kalbario eta Katre igaroko dituzte, eta Ertxiñako lepotik bueltan, atzera ere Akoatik jaitsiko dira herrigunera.