Amancay Gaztañaga idazle eta aktore zestoarrak irailean kaleratu zuen Martin Martina fantasiazko trilogiaren azken liburua: Martin Martina eta gauekoak. Bada, ostiral honetan, hilak 14, herrian aurkeztuko du lan berria. Aritz Cestoa Zarauzko Garoa dendako liburu saltzailea izango du bidelagun.
Zestoako Udal Liburutegian izango da aurkezpena, 18:00etan hasita, eta irakurzaletasunaz hausnartzeko ere baliatuko dute ekitaldia. Zehazki, nerabeak euskarazko literaturara erakartzeko moduez eta aukerez hitz egingo dute liburua aurkeztu ostean.
Urtebete pasatxoan kaleratu ditu Gaztañagak trilogia osatzen duten hiru liburuak. Martin Martina pertsonaia intersexuala da fantasiaz eta magiaz betetako eleberrietako protagonista.