Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan, ibilaldi motza antolatu dute biharko, osteguna. Kiroldegi aurrean elkartuko dira 10:35ean, eta handik abiatuta, honako ibilbide hau egingo dute: San Juan ermita, bide zaharra eta kiroldegia.
Antolatzaileek adierazi dutenez, gurpil aulkian ere egin daitekeen ibilaldia izango da biharkoa, eta ondoren hamaiketakoa eskainiko dute.