Zestoako EH Bilduk herri batzarra deitu du ostegunerako; Alonderon egingo dute bilkura, 18:30ean hasita. Batzarrean herri programaren lanketaz ariko dira solasean, eta horretan parte hartuko du EH Bilduren Gipuzkoako Udalgintza arduradun Jon Zuluetak. Zestoako EH Bilduk batzarrean parte hartzeko deia egin die herritarrei.