Zestoako Udalak 2024-2025 ikasturtearekin batera jarri zuen martxan 12 eta 16 urte bitarteko nerabeekin eta nerabeentzako parte hartze prozesua. Aurtengo urtean hainbat bilera eta bilkura egin ditu erakundeak nerabeekin, eta datorren ostiralean, azaroak 7, egingo dute hurrengoa.
Alonderon elkartuko dira 19:00etan, aurtengo urtean gauzatu dituzten ekintzez eta aurtengo lan taldeez hitz egiteko. Bilera ordu horretan hasiko badute ere, 18:45ean luntxa eskainiko diete.
12 eta 16 urte arteko herriko nerabeen "interesak eta beharrak ezagutzeko" ekin zioten egitasmoari; baina horrekin batera, herriko nerabeen arteko harremanak bultzatzea, "nerabeekin harremana estutzea" eta "nerabeak herriko dinamikan parte aktibo bihurtzea" ere nahi du udalak prozesuaren bidez.