Arroabean festa guztiak ospatzera animatzen dira, eta atzokoan ere ez zuten hutsik egin. Arratsaldean hasi zituzten Gau Beltzeko ekintzak; 17:00etan, Txepetxa izan zen, eta 18:00etan, bizkotxo lehiaketako bizkotxoak jaso zituzten Elkargunean. 18:15ean, ibilaldia egin zuten antortxekin, eta amaieran, Arimen Gaueko dantza, frontoian. Jarraian, bizkotxo lehiaketa, txokolatada eta photocall-a izan ziren frontoian, eta amaitzeko, gozo-eltzea Txomin tabernaren eskutik.
(Argazkiak: Utzitakoak)