Gau Beltza eta Azaroaren 1a

Hilerritik abiatuta, kalejira egin dute Zestoan Gau Beltzean

Ihintza Elustondo

Arimen Gaua ospatu dute hainbat herritarrek Zestoan. Lehenik, eskulanak eta aurpegi margoketa egin dituzte, eta ondoren, kalabazak eta arropa beldurgarriak soinean, kalejira.

Urriko azken egunean, kalabazak eta arropa beldurgarriak soinean, Arimen Gaua ospatu dute hainbat herritarrek Zestoan. Lehenik, 17:00etan hasita, eskulanak egin dituzte Barbantxon, LH1 eta LH2 mailetako ikasleekin. Ondoren, aurpegiak margotu dituzte kiroldegiko aterpean, eta dena prest zutenean, kalejira isila egin dute kandelekin, hilerritik abiatuta. Amaitzeko, udaletxe azpiko arkupeetan bideo emanaldia izan da eta abestiak kantatu dituzte, eta eguna borobiltzeko, gaztaina erreak jan dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide