Gau Beltzarekin edota Arimen Gauarekin lotutako ekintzak antolatu dituzte aste honetarako Zestoako herrigunean eta Arroabean. Zestoan, esaterako, kalabazak husteko tailerrak eta eskulaka egiteko saioa amtolatu dituzte haurrentzako bihartik hasi eta ostiralera bitartean. Urriaren 31n, berriz, etxeko arropa zaharrekin mozorrotuta, Gau Beltzeko kalejira eta ospakizuna egingo dituzte, baita gaztaina erre jana ere.
Arroabean bizkotxo lehiaketa
Arroabean ostiralean, hilaren 31n, 17:00etan hasita ekitaldi sorta antolatu dituzte Arimen Gaua ospatzeko. Tartean, bizkotxo lehiaketa egingo dute, gero txokolate beroarekin jateko. Bizkotxo lehiaketan edonork parte hartzeko aukera izango du, baina bizkotxoek ezingo dute fruitu lehorrik edota txokolaterik izan osagaien artean, baina apaingarriak jartzeko aukera egongo da. Lehiaketan parte hartzeko, bizkotxoak 18:00etarako Elkargunera eraman beharko dira. Lehiaketa egin ondoren, 18:45ean txokolatearekin jango dituzte bertan bildutakoek.
Egitarauak:
ZESTOA
- Urriak 28, asteartea. 17:00etan, kalabazak hustutzeko tailerra, Gaztelekuan (parte hartzaile bakoitzak bere kalabaza eraman behar du).
- Urriak 29, asteazkena. 17:00etatik 18:00etara, Barbantxon Gau Beltzeko eskulanak, HH4 eta HH5 mailetako ikasleentzat.
- Urriak 30, osteguna. 16:30etik 19:00etara, kalabazak hustutzeko tailerra, Gaztelekuan, LH3ko ikasleentzat.
- Urriak 31, ostirala. Gau Beltza.
· 17:00-18:00. Gau Beltzeko eskulanak, Barbantxon, LH1 eta LH2 mailetako ikasleekin.
· 17:00. Aurpegi margoketa, kiroldegiko aterpean.
· 18:30. Kalejira isila kandelekin, hilerritik hasita. Ondoren, arkupeetan bideo emanaldia eta abestiak, eta gaztaina erreak plazan.
ARROABEA
- Urriak 31, ostirala. Arimen Gaua.
· 17:00. Txepetxa.
· 18:00. Bizkotxo lehiaketako bizkotxoak jasotzea, Elkargunean.
· 18:15. Ibilaldia antortxekin. Amaieran Arimen gaueko dantza, frontoian.
·18:45. Bizkotxo lehiaketa, txokolatada eta photocalla.
·19:15. Piñata Txomin tabernaren eskutik.