Lluisa Etxeberriak sorterrian aurkeztu du 'Hitzen aterpean', ekitaldi berezi batekin

Aitziber Arzallus 2025eko urriaren 25a

Nerea, Ane eta Garikoitz Mendizabal, Agurtzane Auzmendi, Aitor Furundarena eta Fermin Etxeberria izan ditu lagun gaur eguerdian Kultur Etxean egin duten saioan. Azken liburuan jaso dituen hainbat poema errezitatu ditu Etxeberriak berak dozenaka herritarren aurrean.

Haztamuka (2016) eta Isiltasuna josi (2022) liburuen ostean, Hitzen aterpean poemarioarekin trilogia itxi berri du Lluisa Etxeberriak, eta Bartzelonako bizilagunak jaioterrian, Zestoan, aurkeztu du liburua gaur eguerdian. Nerea, Ane eta Garikoitz Mendizabal, Agurtzane Auzmendi, Aitor Furundarena eta Fermin Etxeberria izan ditu lagun Kultur Etxean egin duten saio "berezian". Nola ez, azken liburuan jaso dituen hainbat poema errezitatu ditu Etxeberriak berak dozenaka herrikideren aurrean, eta gainontzekoek musikaz jantzi dute saioa. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide