Iganderako eguraldi iragarpena tarteko, azaroaren 2ra atzeratu dute Arroa Bira

Julene Frantzesena 2025ko urr. 24a, 16:38

Arroa Biraren iazko edizioko partaideak.

Igandean ziren egitekoak Arroa eta inguruak ezagutzea xede duen egitasmoa, baina astebete atzeratuko dute hitzordua; izan ere, eguraldi kaskarra dago iragarrita egun horretarako.

Eguraldi iragarpen kaskarra egin dute iganderako, eta ondorioz, Ezkaizto auzo elkarteak azaroaren 2ra atzeratu du Arroa Bira ibilaldia. Igandean ziren egitekoak Arroa eta inguruak ezagutzeko txangoak: hamalau kilometrokoa bata, eta 5,7 kilometrokoa bestea. Dena den, astebete atzeratuko dute hitzordua.

Ibilaldi luzea egiten dutenak 09:00etan abiatuko dira Arroabeko plazatik, eta Mardu, Urain gaina, Olaberri, Arroa Goia, Ibañarrieta, San Lorente eta Agote igarota itzuliko dira auzora. Ibilbide motzekoak, berriz, plazatik zuzenean San Lorentera joango dira, eta handik Agote zeharkatuta bueltatuko dira Arroabeko plazara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide