Hainbat zestoar izan ziren atzo Urepeleko musika jaialdian

Julene Frantzesena 2025ko urr. 19a, 10:26

Zestoar hainbat atzo Urepelen. (Zestoako Udala)

Kontzertuez gozatzera joan ziren dozenatik gora lagun, baina baita parte hartzera ere; izan ere, Zestoako Lin Ton Taun taldeak kontzertua eskaini zuen jaialdiaren barruan. Zestoa eta Urepele senidetuta daude duela bi urtetik.

Hainbat zestoar izan ziren atzo Urepelen (Nafarroa Beherea) egindako musika jaialdian. Kontzertuez gozatzera joan ziren dozenatik gora lagun, baina baita parte hartzera ere; izan ere, Zestoako Lin Ton Taun taldeak kontzertua eskaini zuen jaialdiaren barruan. Talde horrekin batera izan ziren agertokian Basapiztiak, Gatibu, Punttu Kakotx eta Trikizio taldeak.

Bi urte bete dira Zestoa eta Urepele senidetu zirenetik, eta geroztik, hainbat ekimenekin sendotu dute bi herrien arteko batasuna. Senidetzearen harira, Zestoako Udalak atzoko jaialdira joateko autobus zerbitzua antolatu zuen, eta hainbat lagun joan ziren hara, tartean, Mikel Arregi alkatea.

Lin Ton Taun taldea atzo Urepeleko jaialdiko agertokian. (Zestoako Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide