Aldarrikapenak beti izaten dira festetako osagai garrantzitsuak, eta gaurkoan, Nafarroako bandera gurtu, Euskal Herriaren independentzia gogoa erakutsi eta sorgin ehizaren 500. urteurrena gogoratu dute Zestoako Laranjadi plazan, Nabarraldek eta Urolakoen Nafar Zuztarrak taldeek antolatutako ekitaldian.
Txistularien atzetik, kalejiran iritsi dira dozenaka lagun plazara, eta dantzak nahiz musikak alaitu dituzte eguerdian kalera atera diren herritarrak. Iñaki Lopez de Lizuriaga idazle eta itzultzailak eman du pregoia. Palestinaren kontrako genozidioa gogor salatu du, eta halako sarraskien kontra herrien kontrako elkartasuna aldarrikatu.
Bestalde, 500 urte dira "konkistatzaileek" Nafarroan sorgin ehiza abiatu zutenetik, "herri oso baten" kontra egitea helburu, gogoratu du Lopez de Lizuriagak. Sarraski hura ere gogor salatu du, eta zera esanez amaitu du hitzartzea: "Festetan eta egunerokoan, segi libre eta euskaldun pentsatzen!"
Zestoak festetan jarraituko du datozen orduetan eta bihar, Ama Birjina egunez. Herritarrek honako egitarau honetaz gozatu ahal izango dute:
Gaur, igandea
17:00-19:00. Kirol joko handiak, frontoi zaharrean.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Ez Ez Ez, Makeda eta Sal del Coche.
18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Curro Muñoz. Ordezkoa: Raul Jerez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos. Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
21:00. Skapaie.
23:00. M&M, Laranjadin.
Bihar, astelehena. Ama Birjina eguna
09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
12:00. Meza. Ondoren, udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00. Tor magoa, kiroldegiko aterpean.
18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertua estazio aldean: Anari.
18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Juan Pablo Ibarra. Ordezkoa: Marco Pelaez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos.
Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda, Erdikalean.
20:00. Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldearen eta Zestuko Trikitixa taldearen eskutik.
21:00. Laket taldearen erromeria.