Azken egunetan motorrak berotzen aritu ostean, ofizialki gaur hasi dituzte festak Zestoan. Hamabietako kanpaiekin bat bota dute jaiei ongietorria emateko suziria udaletxeko balkoitik, eta aurten, umeek izan dute horretarako ohorea. Izan ere, agenda kontuengatik, aurten Umeen Eguna dute festen lehen egunean, eta horrenbestez, herriko haurrak dira protagonista. Dena den, herriko plazan, haur, gazte eta heldu ugari elkartu da jaiak ospatzen hasteko.
Zestoako bandera zein ikurrinaz gain, Palestinako bandera ere ikusi ahal izan da txupinazoan, udalak gogoan izan baitu Gazan sufritzen ari diren genozidioa. Mikel Arregi alkateak ezin izan du ekitaldian parte hartu osasun arrazoiengatik, eta haren ordez, Lorea Ilundain alkateordeak hitz egin du. Festak ongi pasatzeko mezua helarazi die hark herritar guztiei, suziria bota duten umeek egin duten bezalaxe.
Txupinazoaren ondoren, gaztetxoen dantza saioak hartu du herriko plaza, eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta, askotariko piezak dantzatu dituzte herritarren aurrean. Herriko bandak, buruhandiek zein Joselontxos txarangak ere girotu dute eguerdi tartean.
Astelehenera bitartean —Ama Birjina eguna—, festek ez dute atsedenik hartuko Zestoan. Datozen orduetatik aurrera, herritarrek honako egitarau honetaz gozatu ahal izango dute:
Gaur, ostirala. Umeen Eguna
14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria kiroldegian.
15:30. Haurrentzat tailerrak.
16:30. Bertso-poteoa tabernaz taberna, Unai Agirrerekin eta Oier Etxeberriarekin, Erniarraitz elkarteak antolatuta.
17:30. Lopene ganadutegiko poniak, plazan.
19:00. Ostarte taldearekin erromeria, Laranjadin.
22:00. Suzko zezena.
Ondoren, Ostarterekin erromeria eta DeBrass, Laranjadin.
Etzi, larunbata
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
12:00. Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan, 14:00ak arte.
12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga egunean zehar.
14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasatuko da. Ondoren, herri bazkaria plazan.
15:30. Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan 19:30ak arte.
17:00. Kuadrillen arteko jolasak plazan, Ustekabe txarangak alaituta.
19:00. Ustekabe txaranga.
22:00. Sukena, Hazas eta Jagoba, Laranjadin.
Irailak 7, igandea
09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
12:30. Nafartasunari gorazarrea, musika, bertso eta dantzaz alaiturik, sorgin ehizaren bosgarren mendeaurrea gogoratuko da.
17:00-19:00. Kirol joko handiak, frontoi zaharrean.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Ez Ez Ez, Makeda eta Sal del Coche.
18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Curro Muñoz. Ordezkoa: Raul Jerez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos. Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
21:00. Skapaie.
23:00. M&M, Laranjadin.
Irailak 8, astelehena. Ama Birjina eguna
09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
12:00. Meza. Ondoren, udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00. Tor magoa, kiroldegiko aterpean.
18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertua estazio aldean: Anari.
18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Juan Pablo Ibarra. Ordezkoa: Marco Pelaez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos.
Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda, Erdikalean.
20:00. Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldearen eta Zestuko Trikitixa taldearen eskutik.
21:00. Laket taldearekin erromeria.