Ireki dute Arroabeko ikastaroetan izena emateko epea

Maddi Txintxurreta 2025eko irailaren 3a

Arroabeko plaza.

Ikasturte berrian Arroabean eskainiko dituzten ikastaroen zerrenda aurkeztu du Ezkaizto auzo elkarteak. Interesa duten herritarrek irailaren 12ra bitartean izango dute horietan izena emateko aukera, Txara dendan.

Ezkaizto auzo elkarteak ikasturte berrian eskainiko dituzten ikastaroen eskaintza zabala aurkeztu du. Izena emateko epea ireki dute jadanik, eta interesa duten herritarrek irailaren 12ra bitartean izango dute horretarako aukera, Txara dendan.

Adin guztietako eta zaletasun desberdinak dituzten herritarrentzako ikastaroak eta tailerrak izango dira Arroabean; hala nola, xakea, yoga, bertso eskola eta zumba. Aurkeztutako ikastaroez gain, asteazkenero puntua egin eta josteko ikastaro irekiak eskainiko dituzte Elkargunean 17:00etatik 19:00etara, eta lantzean behin, ostiraletan, kafe tertuliak egiteko eta euskal kantuak abesteko elkartuko dira leku berean, 18:30ean.

Bestalde, Ezkaizto auzo elkarteak ohartarazi du jada martxan dauden ikastaroetako ikasleek ez dutela berriro izena eman behar, nahikoa dela taldeetan abisatzea. 

Honakoa da 2024-2025 ikasturterako ikastaroen zerrenda:

  • Trikitixa eta panderoa: astelehenetan, Elkargunean (ordua zehazteko).
  • Yoga: astelehenetan 17:30ean nahiz 18:50etan eta ostegunetan 18:00etan, eskola zaharrean.
  • Zumba: astelehenetan eta asteazkenetan 09:30etik 10:30era, salto gelan.
  • Xakea (adin guztietarako): astearteetan 17:45etik 18:45era Elkargunean.
  • Arroa osasuntsu: astearteetan eta ostegunetan 10:45etik 11:45era, salto gelan.
  • Eskulanak: astearteetan eta ostiraletan 15:00etatik 17:00etara, Kultur Etxean.
  • Bertso Eskola: ostegunetan 19:30etik 20:30era, Elkargunean eta Zestoan hamabostean behin.
  • Total training (bi talde): astelehenetan 18:30ean nahiz 19:30ean eta asteazkenetan 18:30ean nahiz 19:30ean, eskola zaharrean.
  • Nutrizioa eta dietetika menopausia osasuntsu eta edertasunez gozatzeko: larunbatetan, hilean behin.
  • Sendabelar ikastaroa: eguna zehazteko, urrian edo azaroan saio bat izango da.
  • Lorezaintza ikastaroa: eguna zehazteko.
  • Euskara ikastaroa: Zestoako AEKrekin harremanetan jarri beharko dute herritarrek.
  • Argazkilaritza ikastaroa: eguna zehazteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide