Abantzu Pilota Klubean aritzen diren Zestoako, Aizarnazabaleko eta Itziarko pilotariek XIV. Gazteen Udako Txapelketako partidak jokatu dituzte abuztuaren 4az geroztik, eta gaur, ostirala, jokatuko dituzte benjamin nahiz alebin kategorietako finalak. Bi partida izango dira, beraz: benjaminetan Ibai de las Morenas eta Aratz Aramburu ariko dira elkarren aurka; alebinetako finalera, aldiz, Xuban Zabaleta eta Eneko Aranberri sailkatu dira.
Partidak 18:00etan hasiko dituzte Gurutzeaga pilotalekuan. Alta, eguraldi txarra egingo balu, Iraetako frontoian jokatuko dituzte Gazteen Udako Txapelketako partidak.