Herriko festen atarian, Urola Erdiko Itaiak indarkeria matxistaren aurkako protokoloa aurkeztu zuen atzo, Alonderon. Itaiakoek protokoloaren nondik norakoen berri eman zuten, edozein erasoren aurrean biktimekiko eta erasotzaileekiko nola jokatu azalduz. Itaiak laguntza telefono bat ere jarriko du erabilgarri, bai datorren asteburu honetan (abuztuak 30 eta 31) eta bai Zestoako festetako irailaren 5etik 8rako asteburuan ere. Laguntza telefonoaren zenbakia 613 63 73 85 da.
Atzoko aurkezpenean parte hartu zuten Zestoako Gaztetxearen eta mugimendu sozialistaren txosnetan lanean jardungo dutenek, era horretan, bertatik bertara ezagutu zuten protokoloa.