Zestoako festak

Barraketako bidaiek 2,5 euroko kostua izango dute

Maddi Txintxurreta 2025ko abu. 29a, 11:59

Haurrak, barraka batean gozatzen.

Barraka batzuk Zestoan daude jadanik, baina gehiago etorriko dira datorren astean. Festetako azken egunean, irailaren 8an, euro bateko kostua izango du bidaia bakoitzak.

Zestoako festetako txupinazoa datorren astean jaurtiko badute ere, barraka batzuk iritsi dira jadanik herrira, eta martxan izango dira asteburu honetan. Bidaia bakoitzak 2,5 euroko kostua izango du, udalak jakinarazi duenez.

Gurutze Kalean zehar muntatuta daude jadanik barraka batzuk, eta gehiago iritsiko dira datorren astean. Bidaia bakoitzaren prezioa 2,5 eurokoa izango da, baina 6 bidaiko bonua erosteko aukera ere izango dute herritarrek, 10 eurotan.

Bestalde, irailaren 8an, herriko festetako azken egunean, euro bateko kostua izango dute barraketako bidaiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide