Zestoako festak

Ondarbasoko igoeran txirrindulariak animatzeko irteera antolatu du Agirok

Maddi Txintxurreta 2025ko abu. 27a, 12:52

Txirrindulari bat, iazko Ondarbasoko igoeran parte hartzen. (Maialen Etxaniz)

09:30ean Gurutzean elkartzeko deia luzatu die Agiro Mendi Taldeak herritarrei, handik Ondarbasora abiatzeko.

Zapatuan, Zestoako festen aurreko asteburuan ospatzen duten Gazte Egunean, 38. Ondarbasoko igoera jokatuko dute, eta Agiro Mendi Taldeak txirrindulariak animatzeko irteera antolatu du egun horretarako. 09:30ean abiatuko dira Gurutzetik oinez Izarraitzen magalean dagoen baserriraino.

Erlojupeko proban parte hartuko duten txirrindulariak 11:00etan abiatuko dira Zestoako plazatik, eta hiru kilometroko igoera gogorra egin beharko dute lasterketa Ondarbason bukatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide