Datorren asteburuan Gazte Eguna eta Jubilatuen Eguna ospatuko dituzte, eta irailaren 5etik 8ra bitartean Ama Birjin jaiak izango dituzte Zestoan. Zestoako Udalaren webguneko agendan iragarri dute aurtengo jaietan zer ekitaldi izango diren, eta azaldu du laster banatuko dutela egitarauaren eskuorria etxez etxe.
Zapatuan, Gazte Egunean, Ondarbasotako igoera eta Antton etxera elkartasun bazkaria izango dira eguerdira artean, eta arratsaldean pilota partidak eta musika nagusituko dira. Igandean, berriz, Jubilatuen Egunean, herriko zaharrenei oroigarriak eskainiko dizkiete plazan, eta udalak Mari Kruz Iribar Iribar eta Karlos Alkorta Murillo omenduko ditu. Ondoren, jubilatuen bazkaria eta herri kirolak izango dira, eta eguna bukatzeko Txistulari Alardea.
Irailaren 5ean, Umeen Egunean, 12:00etan botako dute Ama Birjin jaiak hasteko txupinazoa udaletxeko balkoitik, eta ordutik eta Ama Birjin egunaren, irailaren 8aren, gauera arte ekitaldiz beteta izango dira Zestoako kaleak eta plazak. Askotariko ekitaldiek osatuko dute aurtengo amabirjinetako egitaraua: bertso poteoa, dantzak, erromeriak, kontzertuak, haurrentzako ekintzak, zekorketak, txistulariak, paella lehiaketa, lagunarteko jolasak... izango dira.
Amabirjinetako eta aurreko asteburuko kontzertuak eta erromeriak honakoek eskainiko dituzte: Dena, Ezpalak, Txistularien Alardea, Ostarte, Debrass, Ustekabe, Sukena, Hazas, Jagoba, Ez Ez Ez, Makeda, Sal del coche, Zestoako Musika Banda, M&M, Skapaie, Laket eta Anari.
Egitaraua:
- Abuztuak 30, larunbata. Gazte Eguna.
11:30. XXXVIII. Ondarbasora Igoera. Erdikaletik Ondarbasoraino erlojupeko txirrindulari lasterketa, 16 urtetik gorakoentzat.
13:00. Ondarbasoko igoeraren sari banaketa, Laranjadin.
14:15. Elkartasun bazkaria Antton etxera, plazan.
18:00. Pilota partidak frontoi zaharrean.
19:00. Eingo musika taldea Kantan ta dantzan kaleetan zehar.
22:00. Dena eta Ezpalak, Laranjadin. - Abuztuak 31, igandea. Jubilatuen Eguna.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
12:30. Meza.
13:15. Herriko zaharrenei oroigarriak eskainiko zaizkie Foru plazan. Aurtengo omenduak Mari Kruz Iribar Iribar eta Karlos Alkorta Murillo izango dira. Horiekin batera, herrian bizi diren 85 urteko guztiei omenaldia egingo zaie eta oroigarriak eskainiko zaizkie. Ekitaldia Idiakaitz Txistulari Taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaituko dute.
14:30. Bazkaria Jubilatu etxean.
17:30. Herri kirolak, frontoi zaharrean.
19:00. Txistularien Alardea, plazan. - Irailak 5, ostirala. Umeen Eguna.
11:30. Umeen diana zaratatsua, plazatik hasita (Ume bakoitzak ekarri dezala zarata ateratzeko zerbait: kazuela, danbor, turuta, txistu...).
12:00. Txupinazoa. Ondoren, gaztetxoen dantzaurrea eta zahagi-dantza, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta. Herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira. Joselontxos txaranga.
14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria kiroldegian.
15:30. Haurrentzat tailerrak.
16:30. Bertso-poteoa tabernaz taberna, Unai Agirrerekin eta Oier Etxeberriarekin, Erniarraitz elkarteak antolatuta.
17:30. Lopene ganadutegiko poniak, plazan.
19:00. Ostarte erromeria, Laranjadin.
22:00. Suzko zezena.
Ondoren, Ostarte erromeria eta DeBrass, Laranjadin. - Irailak 6, larunbata
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
12:00. Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan, 14:00ak arte.
12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga egunean zehar.
14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasako da. Ondoren, herri bazkaria plazan.
15:30. Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan 19:30ak arte.
17:00. Kuadrillen arteko jolasak plazan, Ustekabe txarangak alaituta.
19:00. Ustekabe txaranga.
22:00. Sukena, Hazas eta Jagoba, Laranjadin. - Irailak 7, igandea
09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
12:30. Nafartasunari gorazarrea, musika, bertso eta dantzaz alaiturik, sorgin ehizaren bosgarren mendeaurrea gogoratuko da.
17:00-19:00. Kirol joko handiak, frontoi zaharrean.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Ez Ez Ez, Makeda eta Sal del coche.
18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Curro Muñoz. Ordezkoa: Raul Jerez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
21:00. Skapaie.
23:00. M&M, Laranjadin. - Irailak 8, astelehena. Ama Birjin eguna.
09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira.
12:00. Meza. Ondoren, udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00. Tor magoa, kiroldegiko aterpean.
18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Anari.
18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Juan Pablo Ibarra. Ordezkoa: Marco Pelaez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo).
Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda, Erdikalean.
20:00. Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldea eta Zestuko Trikitixa taldearen eskutik.
21:00. Laket erromeria.