Ostiralean bukatuko da Ondarbasoko Igoeran izena emateko epea

Nerea Uranga 2025ko abu. 20a, 08:30

Iazko Ondarbasoko Igoeran txirrindulari bat. (Maialen Etxaniz)

16 urtetik gorako txirrindulariek parte hartu dezakete 38. Ondarbasoko Igoeran. Abuztuaren 30ean jokatuko da proba, 11:00etan hasita.

Ondarbasoko Igoeraren 38. edizioan izena emateko epea etzi, abuztuak 22, bukatuko da. Abuztuaren 30ean, larunbatez, jokatuko dute erlojupeko proba, 11:00etan Zestoako plazatik hasita izango da Zestoako txirrindulari taldeak antolatutako lasterketa.

Izena Portale eta Koiote tabernetan eman daiteke, baita 661 39 13 36 telefono zenbakira mezua idatzita ere. 16 urtetik gorako txirrindulariek parte hartu ahal izango dute 3.150 metroko ibilbidea duen igoeran. Federatu gabe dauden txirrindulariek Nortasun Agiriaren kopia aurkeztu beharko dute izena ematen dutenean; izan ere, derrigorrezko asegurua egiteko beharrezkoa da agiri hori.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide