Arratsaldea nola, gaua hala. Giro ederrean hasi zituzten atzo, 18:00en bueltan, Amabirjin jaiak Aizarnan, eta gauean ere hala jarraitu zuten. Izan ere, Euskal Parrillak prestatutako afari goxoaz gozatu zuten hainbat lagunek, eta ondoren, Olgetan taldearen erromeriaz nahiz Patx DJaren emanaldiaz.
Gaur jarraituko dute festekin, eta igandera arte askotariko ekitaldiez gozatu ahal izango dute aizarnarrek nahiz hara joaten direnek. Beroa dela eta, gainera, 19:00etara atzeratu dituzte herriarren arteko herri kirolak.
Hona hemen datozen orduetako eta egunetako egitaraua:
Gaur, ostirala, Amabirjin eguna
- 11:45. Pilota partidak. Lizarralde eta Telleria Bergararen eta Aranbururen aurka ariko dira. Gero, Eritz Egigurenek eta Apezetxeak Lizarralde eta Paul Egiguren izango dituzte aurrez aurre, eta Aimar nahiz Urtzi Egigurenek Txapeiren eta Alonsoren kontra jokatuko dute.
- 12:30. Meza nagusia.
- 18:00. Herritarren arteko herri kirolak.
- 22:30. Izer eta Alabier.
Bihar, larunbata
- 07:30. Oilasko biltzeko irteera.
- 11:00. Umeen eta gaztetxoen krosa.
- 12:00. Paellada.
- 22:30. Obaneuke erromeria.
- 03:00. DJ Patx.
Etzi, igandea, Umeen eguna
- 11:00. Umeen txupinazoa.
- Jarraian, zirko tailerra.
- 11:30. Jubilatuentzako hamaiketakoa.
- 13:00. Umeen bazkaria
- 17:00. Ginkana.
- 18:30. Txokolatada.
- 19:00. Jon Urbieta disko jartzailea.