Irailarekin iritsiko dira Amabirjin jaiak Zestoara, eta festetako egitarauaren barruan, aurten ere bi zekorketa egingo dituzte. Irailaren 7an eta 8an izango dira, eta bi hitzorduetan Oropesako (Espainia) Adolfo Rodriguez Montesinos ganadutegiko zezenak izango dira plazan. Horiek desenkajonamentua, berriz, hilaren 5ean izango da, 07:00etan.
Irailaren 7an El Juli fundazioaren toretazaileen eskolako Curro Muñoz ariko da toreatzaile lanetan, eta hilaren 8an, berriz, Colmenar Viejoko (Espainia) zezen eskolako Juan Pablo Ibarra. Bi egun horietan, 18:00etan hasiko dira zekorketak, eta helduek hogei euro eta umeek hamar euro ordaindu beharko dute sarrera.
Aurtengo zezenketen kartela oso koloretsua da, eta hitzordu horiek antolatzeaz arduratzen den taldeak Asier Campos Kinttela banderillero azpeitiarraren irudi batean oinarrituta egin dute. Hainbat urtez Zestoako plazan emandako laguntzagatik eskerrak eman dizkiote azpeitiarrari.
Hauxe da aurtengo Zestoako zekorketak iragartzen dituen karteleko irudia: